88 urteko isiltasuna hautsi du Lagranek

Juanma Gallego 2024ko aza. 18a, 08:07

Frankismoaren biktimak omendu ditu Lagrango Udalak, Arabako Mendialdean egiten den lehen aitortza instituzionalean.

Altxamendu frankistaren jazarpena, errepresioa eta heriotza jasan zuten pertsona guztiak aitortu ditu Lagranek, gaur herrian egindako omenaldi baten bitartez. 

Ekitaldian, lagun horien guztien oroimena bizirik mantentzeko monolito bat inauguratu dute, Arabako Mendialdean egiten den lehen aitortza instituzionalean. Urtzi Gaintzarain Lagrango alkateak esan du udal gisa "88 urteko isiltasuna denbora gehiegi" dela sentitzen duela. "Isilune luzeek ez dute justizia egiten, ezta gure etxeetako hormetan, gure soroetan, gure jendearengan blaituta geratu zen mina berrezartzen ere", adierazi du.

Argazkiak: JUANMA GALLEGO / ALEA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago