hiri hondakinak

Normaltasunera itzuli da Mendialdea

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023ko urr. 20a, 06:00

Kanpezuko Garbigunea. Argazkia: AFA

Birziklapenak puntu bat egin du gora 2021eko datuekin alderatuta. Gainera, pandemiaren ostean normaltasunera itzultzeak mesede egin dio Arabako Mendialdeko Kuadrillari, eta hondakin gutxiago sortu ditu

Hondakinen bilketa eta kudeaketa etengabe hobetzen ari da Arabako Mendialdean, baina gainerako udalerrietan bezalaxe, erritmo motelegian, legean ezarritako helburuak garaiz lortzeko. Hala, beste kuadrilletan bezala, bildutako hondakin gehienak zabortegian amaitzen dira; hala ere, kopurua %50etik behera dago lehen aldiz. Bestalde, birziklapenak puntu bat egin du gora 2021eko datuekin alderatuta. Gainera, pandemiaren ostean normaltasunera itzultzeak mesede egin dio Arabako Mendialdeko Kuadrillari, eta hondakin gutxiago sortu ditu behin hirietatik etorritako behin behineko migranteak bere lehen etxebizitzetara itzuli direnean.

Guztira, 1.844 tona hondakin sortu ditu eskualdeak, 2021ean sortutako 2.023 tona hondakinen aurrean. Biztanle bakoitzak, berriz, 582 kilo hondakin sortu ditu 2022an. Kanpezu (639 tona) eta Arraia-Maeztu (440) dira hiri hondakin gehienak sortzen dituzten udalerriak. Bestalde, gaikako bilketaren daturik onenak Bernedon (%48), Urizaharrean (%47) eta Kanpezun (%43) ikusten dira. 

Erlazionatuak

Kripan eta Eltziego, eredu

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023 urr 20 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago