Ozetako jaiekin batera, udaberria agurtuko dute Maeztuko jaiek. Jaiegun ofiziala ekainaren 19a da, baina ospakizunak lau egunez luzatuko dira, hilaren 16tik hasita, ostiraletik astelehenera.
Ostiralean, ekainaren 16an, 19:00etan izango da pregoia, eta segituan hasiko dira dantzak, txistulariekin batera. 20:00etan elektrokarroak hartuko ditu herriko kaleak, 21:30ean, Potron, afari herrikoiari ekin aurretik. Gauean musika nagusituko da, 00:00etatik aurrera, Vuelko eta Palazo en las Costillas taldeen kontzertuekin, eta, 03:00etatik aurrera, DJ Rosamariren pintxadarekin.
Larunbatean, ekainaren 17an, egun handia izango da, 09:00etatik aurrera: diana, luntxa, meza, txaranga, poteoa, apar festa, briska eta mus txapelketak, Peluca Party jaia, eskupilota partidak, gazte afaria... Baina gauaren protagonista Trikizio taldea izango da, 20:20tik aurrera dantzaldia eta 00:30etik aurrera berbena eskainiz. Ondoren, 04:30etik aurrera, gaupasa DJ Kukumen eskutik.
Igandean, ekainaren 18an, festak ez du etenik izango: diana (berriro), jolasak, patata tortilla txapelketa, nazioarteko bigarren frontenis txapelketaren finala... Eta, 18:30etik 20:00etara, rantxerak, Los Txingones de la Rencle taldearekin eskutik. Amaitzeko, 20:00etan bingo herrikoia.
Astelehenean, ekainaren 19an, xumeagoa izango den arren, egun osoko egitaraua izango dute berriz ere: 10:00etan desmuntatuko dute agertokia, eta, ondoren, meza egingo dute ermitan, herri bazkaria, dantzaldia, putxe txapelketa, afari-merienda, jaien amaierako traka eta teleportxearen irekieraren aurretik.
Jai batzordeak herriko jantzi tradizionala janztera eta edalontzi berrerabilgarriak eramatera animatu ditu herritarrak. Horrez gain, argazki erakusketa jarriko dute herriko eskolan.
EGITARAUA
ALEAn zure herri edo auzoko jaien berri eman nahi duzu? Bidali informazioa eta egitaraua erredakzioa@alea.eus eta agenda@alea.eus helbide elektronikoetara edo Whatsappetik 645 66 86 02 telefono zenbakira.