Bertan dira udako solstizioaren inguruan, bi asteburutan, ospatzen diren Ozetako jaietarako (Barrundia). Bizilagunak gogo handiz prestatzen ari dira aurtengo programa, berriz ere elkartu eta ospatzeko asmoz. Urtero bezala, aurreko asteburuan, ekainaren 10ean herria garbitzen egon ziren, baita txosna, txokoa eta agertokia prestatzen ere.
Gainera, bizilagunek Laura Ugarte 29 urteko gaztea hautatu dute aurtengo Neska Nagusia (Moza Mayor, gaztelaniaz) izateko, herri gutxitan mantentzen den jai kargu tradizionalari eutsiz. Saskibaloi egokituko Zuzenak taldeko jokalaria da Ugarte, eta une honetan Dubain (Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan) dago, Munduko Saskibaloi Txapelketa jokatzen; itzuli arte, Endika Ruiz de Samaniego ordezkatzen ari da egunotan.
Bost jai egun
Ostiralean, ekainaren 16an, hasiko dira ospakizunak, eta herriak 200 biztanle inguru dituen arren, askoz jende gehiago espero dute astebururako, batez ere larunbatean. Askotariko jarduerak antolatuko dituzte: askotariko bazkak, kalejirak, suziriak, beer pong, erakusketak, herri kirolak, erromeriak, txarangak, txapelketak, pintxopotea,
Eskaintza musikalari dagokionez, Joxe Mendizabalen erromeriak girotuko du herria ostiralean, 00:30etik aurrera. Larunbatean, Txerrikumeak taldearen txanda izango da, 23:30etik aurrera; ondoren, 01:00etatik ordu txikiak arte, Lisker taldearen berbenari esker gaupasari ekingo diote, azken 25 urteetan egin duten bezala. Gauari amaiera emango dio DJ Berix-ek, 05:30etik aurrera.
Baina festa ez da igandeko jarduerekin amaituko. Izan ere, hurrengo ostiralean, ekainaren 23an, herri askaria egin eta San Juan sua piztuko dute. Festak amaitzeko, larunbatean, hilaren 24an, meza, kalejira, herri bazkaria eta jaien amaierako traka izango dituzte.
Autobusak
Jaibus zerbitzuaz gain, Gasteiztik joateko (eta itzultzeko) bi autobus antolatu ditu jai batzordeak: larunbateko 23:00etan irtengo dira Jose Mardones kaleko autobus geltoki zaharretik, eta igandeko 06:30ean itzuliko dira Ozetako plazatik, txitxikiak gosaldu ostean.
EGITARAUA
AUTOBUSAK
ARABAKO HERRIETAKO JAIAK
Hona hemen Arabako herrietako jaien datak (jaiegunaren inguruan, jaiak; eta kasu batzuetan, asteburuko ostirala erreferentzia gisa hartuta):
- Urtarrilak 23: Oion
- Otsailak 3 (San Blas): Dulantzi
- Maiatzak 15 (San Isidro Laboraria): Armiñon, Elvillar, Erriberagoitia, Gabuea, Harana, Kanpezu, Kuartango, Urizaharra eta Villabuena
- Ekainak 2: Sobron (Lantaron), Urbisu (Kanpezu) eta Navaridas (San Juan de Ortega)
- Ekainak 9: Murua (Zigoitia), Ametzaga (Zuia) eta Caicedo-Yuso (Lantaron)
- Ekainak 10: Zalduondo (Sanqueremos)
- Ekainak 16: Ozaeta (Barrundia), Mandaita (Iruña Oka), Urarte (Bernedo), Sabando (Arraia-Maeztu) eta Salcedo (Lantaron)
- Ekainak 19: Maeztu (ekainak 19)
- Ekainak 23 (San Juan): Agurain, Amurrio, Araia, Barrundia, Bastida, Dulantzi, Guardia, Iruraiz-Gauna, Laudio, Trebiñu, Uribarri Harana, Done Bikendi (Harana), Samaniego, Bergonda (Lantaron), Langraiz Oka, Lukiano (Zuia) eta Albeniz (Asparrena)
- Ekainak 29 (San Pedro): Araia, Burgu eta Guardia
- Ekainak 30: Tresponde (Iruña Oka), Subilla Morillas (Erriberagoitia), Alda (Harana), Eltziego, Zanbrana, eta Delika (Amurrio)
- Uztailak 3: Aramaio
- Uztailak 7: Okina (Bernedo), Zuhatzu-Kuartango, Billoda (Iruña Oka), Erretes Lanteno (Aiara), Kintana (Bernedo) eta Tertanga (Amurrio)
- Uztailak 10 (San Kristobal): Añana eta Mañueta
- Uztailak 14: Zuhatza (Aiara), Gurendes (Gaubea), Heredia (Barrundia), Arexola (Aramaio) eta Uribarri Nagusia (Gasteiz)
- Uztailak 21: Gaubea, Sarria (Zuia) eta Marieta-Larrinzar (Barrundia)
- Uztailak 28: Zanbrana, Narbaxa (Donemiliaga), Lantaron, Korro (Gaubea), Zigoitia eta Zalduondo
- Abuztuak 4: Bastida, Zanbrana eta Zigoitia
- Abuztuak 5 (Andre Maria Zuria): Gasteiz
- Abuztuak 11: Villanañe eta Zaitegi (Zigoitia)
- Abuztuak 14 (San Roke): Iruña Oka
- Abuztuak 16 (San Roke): Laudio, Amurrio eta Leza
- Abuztuak 18: Laudio, Ekora, Espejo (Gaubea), Moreda eta Buradon Gatzaga (Bastida)
- Abuztuak 24 (San Bartolome): Lagran eta Okondo
- Abuztuak 25: Laudio, Oion, Okondo, Lapuebla de Labarca, Olabarri (Iruña Oka), Ekora, Ribabellosa (Erriberabeitia), Domaikia (Zuia), Binasperi (Lantziego), Mañueta, Urrunaga (Legutio), Done Bikendi Harana (Harana), Baroja (Urizaharra), Aloria (Amurrio), Serna (Guardia), Galarreta (Donemiliaga), Erentxun (Iruraiz-Gauna), Zekuiano (Arraia-Maeztu) eta Arriola
- Abuztuak 28: Erriberabeitia
- Irailak 1: Larrazubi (Lantaron), Santikurutze Kanpezu, Artziniega, Eltziego, Angosto (Gaubea), Zurbao (Arratzua-Ubarrundia), Abornikano (Urkabustaiz), Gorrebusto (Oion), Oreitia (Gasteiz) eta Egileta (Dulantzi)
- Irailak 8: Berantevilla, Bernedo, Eltziego (Plazako Ama Birjina), Dulantzi, Aberasturi (Gasteiz), Arroiabe (Arratzua-Ubarrundia), Astegieta (Gasteiz), Artziniega, Baranbio (Amurrio), Elgea (Barrundia), Kripan, Lantziego (Landako Ama Birjina) eta Samaniego
- Irailak 11 (Kofradiak): Legutio
- Irailak 15: Dulantzi, Lantaron, Margarita (Gasteiz), Etura (Barrundia), Goiuri Ondona (Urkabustaiz) eta Villafria (Bernedo)
- Irailak 22: Uribarri Arratzua (Gasteiz), Antoñana (Kanpezu), Durruma Kanpezu (Bernedo), Villamaderne (Gaubea), Langarika (Iruraiz-Gauna), Uzkiano (Urkabustaiz), Etxaguen (Zigoitia) eta Añastro (Trebiñu)
- Irailak 29 (San Migel): Agurain, Zuia, Gesaltza Añana, Argantzon, Bujanda (Kanpezu) eta Urizaharra
- Urriak 2: Urkabustaiz
- Urriak 6: Agurain eta Fontetxa (Lantaron)
- Urriak 13: Mendoza (Gasteiz)
- Urriak 27: Sanmartinzar (Trebiñu)
- Azaroa (2. Esker Emate Eguna): Bastida
- Azaroak 11 (San Martin): Guardia, Bastida, Santikurutze Kanpezu, Batxikabo (Gaubea), Maurga (Zigoitia), Lezama (Amurrio), eta Gazeta (Burgu)
- Azaroak 13: Donemiliaga
- Abenduak 26: Arratzua-Ubarrundia (San Esteban)
- Aiarako herriak:
- Izoria: urtarrilak 7 (San Julian)
- Maroño: urtarrilak 16 (San Anton)
- Olabezar: urtarrilak 23 (San Babilas)
- Menoio: apirilak 25 (San Markos)
- Erbi: maiatzaren 3an (Gurutzea)
- Etxegoien: maiatzak 8 (Antiguako Ama Birjina)
- Arespalditza: maiatzak 15 (San Isidro)
- Añes: maiatzak 22 (San Ramiro)
- Murga: ekainak 24 (San Juan)
- Menagarai: ekainak 29 (San Pedro)
- Salmanton: uztailak 18 (Santa Marina)
- Zuhatza: uztailak 18 (Santa Marina)
- Luiaondo: uztailak 22 (Madalenak)
- Erretes Lanteno: uztailak 22 (Madalenak)
- Agiñaga: uztailak 26 (Santiago)
- Lanteno: uztailak 26 (Santiago)
- Kexaa: abuztuak 5 (Elurretako Jaiak)
- Lexartzu: abenduak 9 (La Inmaculada)
- Luxo: abuztuak 16 (Jasokundea)
- Soxo: abuztuaren 30ean (San Emeterio)
- Beotegi: irailak 29 (San Migel)
- Opellora: irailak 29 (San Migel)
- Ozeka: urriak 9 (Arrosarioko Ama Birjina)
- Madaria: azaroak 23 (San Klemente)
GASTEIZKO AUZO ETA HERRIETAKO JAIAK
Udan zehar, Gasteizko jaien atarian, auzoetako zein batzar administratiboetako jaiak ospatuko dira:
AUZOAK
- Abetxuku: apirilaren 28an (San Prudentzio) eta maiatzaren 1ean
- Arana: ekainaren lehen asteburua (ekainak 2-3-4)
- Txago eta Lakuabizkarra: ekainaren bigarren asteburua (ekainak 9-10-11)
- San Martin eta Adurtza: ekainaren hirugarren asteburua (ekainak 16-17-18)
- Judimendi eta Arriaga-Lakua: ekainaren laugarren asteburua (ekainak 23-24-25)
- Alde Zaharra eta Aranbizkarra: uztailaren lehen asteburua (uztailak 1-2)
- Lakua: uztailaren bigarren asteburua (uztailak 7-8-9)
- Zabalgana eta San Kristobal: uztailaren hirugarren asteburua (uztailak 14-15-16)
- Zaramaga eta Sansomendi: iraileko hirugarren asteburua (irailak 15-16-17)
- Salburua: iraileko laugarren asteburua (irailak 22-23-24)
HERRIAK
- Urtarrila: Ariñiz, Otobarren
- Apirila: Armentia
- Maitza: Aberasturi
- Ekaina: Lasarte, Uribarri Dibiña, Zumeltzu, Elorriaga, Arangiz, Arkauti, Matauku, Gardelegi, Monasterioguren, Ilarratza
- Uztaila: Betoño, Otazu, Foronda, Arangiz
- Abuztua: Zerio, Mendiola, Uribarri Nagusia, Gereña
- Iraila: Astegieta, Otogoien, Arkaia, Argandoña, Margarita, Uribarri Arrazua, Andetxa, Jungitu, Gometxa, Zuhatzu, Legarda, Oreitia, Estarroa
- Urria: Mendoza
- Azaroa: Ehari-Gobeu
- Abendua: Mendoza
ALEAn zure herri edo auzoko jaien berri eman nahi duzu? Bidali informazioa eta egitaraua erredakzioa@alea.eus eta agenda@alea.eus helbide elektronikoetara edo Whatsappetik 645 66 86 02 telefono zenbakira.