Hilabetea Maeztun amaituko dugu

Erredakzioa 2022ko urr. 17a, 16:02

Patata Minak antzezlana Olarizuko zelaietan 2022ko Araba Euskarazen

Zuiatik pasa eta gero Maeztura joango dira Ane Gebara eta Aitor Vinagret.

Maeztun izango da ikusgai ALEAren Patata Minak antzezlana urriaren 28an. Antzerkia, Maeztuko zentro soziokulturalean izango da arratsaldeko 19:00etan.

Sarrera doakoa da eta publiko guztiei zuzenduta dago. Gainera, bertaratutakoen artean zozketa eder bat egingo dugu!

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago