ALEAk sustatuta, Aitor Vinagret eta Ane Gebara antzerkigileek Arabako euskaldunek egunerokoan bizi dituzten bizipenak plazaratu eta tokikoaren garrantzia nabarmentzea helburu duen kale antzerki berria prestatu dute.
Araba, euskara eta tokikoa uztartzeko botatako erronkari erantzunez, tonu umoretsuan eta patata oinarri hartuta, "P plana" abian jarri dute. Beraien patata saltokia herrietako plazetara eraman eta askotariko patata-gutiziak merkaturatzea izango dute helburu.
ALEAren egoitzaren inaugurazio ekitaldian antzezlanaren lehen zertzeladak ikusteko aukera egon bazen ere, lehen ikuskizunak Bastidan, Eskola Publikoaren Jaian, eta Olarizun, Araba Euskarazen izan dira.
Hilabete honetakoaz gain, datozen hilabeteetan zehar, Laboral Kutxa eta Udapak emandako laguntzari esker, zenbait herri eta auzotako plazetan ere izango dira gure Patata minak.
Patata minak zure herriko plazan ikusi nahi badituzu idatzi aleakideak@alea.eus helbidera edo 695 63 28 62 WhatsApp zenbakira