2022/11/18 17:30 - 19:30

TAILERRA

Gazteentzako ahalduntze lantegia

Gazteentzako ahalduntze lantegia
Kultur Etxea, Mendialdea Kanpezu

Ekintza honek udalerriko emakume gazteekin lan egiteko prozesu bat abiaraztea ahalbidetuko duen abiapuntu izan nahi du. Patriarkatuak eta generoak eurengan duten eraginaz oharta­razteaz gain, autonomia eta ahalduntzerako bidea ahalbidetzea du helburu. Halaber, balioen aldaketa sustatzea ere bilatzen da, besteak beste, rol eta estereotipo sexistak eta aniztasunari eta genero-identitateei buruzko aurreiritziak ezabatuz. Bestalde, indarkeriarik gabeko portaera ereduen garapena bultza­tu nahi da, hain agerikoak ez diren beste indarkeria-mota batzuei helduz (indarkeria mediatikoa, sinbolikoa, ...). Hau guztia indar­keriazko jokabideen prebentzio eta detekzio goiztiarra mesedetu lezake, era horretan sentsibilizazioa eta informazioa areagotzeko gazteen artean.

Informazio gehiago: https://laia.araba.eus/eu

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago