'(Des)konfinamendua argituz' bideo lehiaketa

Bozketa bukatu da

Lehiaketako bideoak

Bonbillawood
Bonbillawood
Galder Beramendi eta Bittor Abasolo GASTEIZ
0
Konfinamenduko argi ilunak
Konfinamenduko argi ilunak
Mitxel Elortza
10
#ZaharrazHarro / Lanparraina
#ZaharrazHarro / Lanparraina
Esti, Amaia eta Gorka
68
Burua(k) argitzeko izpiak
Burua(k) argitzeko izpiak
Mikel Ezkerro
500
Landa nazazu
Landa nazazu
Yoji Kemlo eta bere Tomateak
25

Argibideak

Maiatzaren 19tik ekainaren 12ra bitartean, (Des)konfinamendua argituz bideo lehiaketa antolatuko dugu ALEAn, egoerari irudimenez aurre egiteko asmoarekin. Gainera, Zaharraz Harrok eta ALEAk bideo lehiaketak bateratu dituzte, kategoria berezi batekin.

Burura etortzen zaizun istorio bat kontatu edo istoriorik gabeko ikus-entzunezko edozein sorkuntza osatu, eta elkarbanatu ezazu ALEAkide guztiekin.

Gaia eta formatua irekia da, baina gutxieneko irizpide batzuk zehaztu ditugu, abiapuntu bat izateko:

  • Iraupena: 1-10 minutu bitartean.
  • Gaia: (des)konfinamendua.
  • Hizkuntza: hitzik badago, euskaraz.
  • Formatua: horizontalean grabatuta.
  • Objektu bat: bonbilla bat agertu behar da.
  • Askatasun osoa duzu, betiere gutxieneko irizpideak errespetatuz.

Gainera, hiru sari zoragarri banatuko ditugu irabazleen artean:

  • Errigorako saski bat | ALEAkideen saria: erabiltzaileen artean boto gehien jasotzen duen bideoa. Irabazlearen aukeraketa boto ireki bidez egingo da, adierazitako epean; edozein herritarrek izango du botoa emateko aukera alea.eus webgunearen bitartez. Parte-hartzaile bakoitzak bideo bakarra aukeratu ahal izango du.
  • GoPro motako kamera | Epaimahaiaren saria: ALEAko lantaldeak bideo bat aukeratuko du parte-hartzaile guztien artean.
  • @_haritan makrame bitxi sorta bat | Zaharraz Harro saria: Zaharraz Harron egingo den proiekzioan txalometro bidez aukeratuko da irabazlea, Zaharraz Harro kategoriako parte hartzaileen artean.

Ez izan lotsarik, irudimena eta sormena erabili eta bidali zure bideoa.

Inspirazioa behar izanez gero, hona hemen ideiak hartzeko proposamena: Uribe Kostako Hiruka tokiko hedabideak antolatutako film laburren lehiaketa.

Epeak

  • [EPEA ITXITA] Bideoak bidaltzeko azken eguna ekainaren 12a izango da (12:00ak arte).
  • Bozketa epea ekainaren 12tik 19ra (12:00etan) bitartean zabalik egongo da.
  • Irabazleak ekainaren 19an jakinaraziko dira, ALEA aldizkariaren ale berriarekin batera.