Lehiaketa

Zaharraz Harrok eta ALEAk bideo lehiaketak bateratu dituzte

Erredakzioa 2020ko eka. 5a, 13:59

Alde Zaharreko Zaharraz Harro jaietan proiektatuko dira lehiaketan parte hartu duten bideoak, eta bertan aukeratuko da Zaharraz Harro saria, txalometroaren bitartez.

Zaharraz Harroko film laburren txapelketan parte hartu duten bideo batzuk (Des)konfinamendua argituz bideo lehiaketara batzen ari dira egunotan. Astebete falta da lanak bidaltzeko epea amaitzeko, eta, hemendik aurrera, kategoria honetako bideoak #ZaharrazHarro traolarekin identifikatuta agertuko dira.

Gainera, Zaharraz Harro ospatzeko data hurbiltzen ari da, eta xehetasunak aurrerago iragarriko badira ere, bideo lehiaketan parte hartzen duten bideoak Santa Maria plazan proiektatuko dira, ALEAren eta Zaharraz Harroren elkarlanari esker. Txalometroaren bitartez aukeratuko da Zaharraz Harro sariaren irabazlea, eta @_haritan makrame bitxi sorta bat eramango du.

Argibideak

Maiatzaren 19tik ekainaren 12ra bitartean, (Des)konfinamendua argituz bideo lehiaketa antolatuko dugu ALEAn, egoerari irudimenez aurre egiteko asmoarekin.

Burura etortzen zaizun istorio bat kontatu edo istoriorik gabeko ikus-entzunezko edozein sorkuntza osatu, eta elkarbanatu ezazu ALEAkide guztiekin.

Gaia eta formatua irekia da, baina gutxieneko irizpide batzuk zehaztu ditugu, abiapuntu bat izateko:

  • Iraupena: 1-10 minutu bitartean.
  • Gaia: (des)konfinamendua.
  • Hizkuntza: hitzik badago, euskaraz.
  • Formatua: horizontalean grabatuta.
  • Objektu bat: bonbilla bat agertu behar da.
  • Askatasun osoa duzu, betiere gutxieneko irizpideak errespetatuz.

Gainera, hiru sari zoragarri banatuko ditugu irabazleen artean:

  • Errigorako saski bat | ALEAkideen saria: erabiltzaileen artean boto gehien jasotzen duen bideoa. Irabazlearen aukeraketa boto ireki bidez egingo da, adierazitako epean; edozein herritarrek izango du botoa emateko aukera alea.eus webgunearen bitartez, eta parte-hartzaile bakoitzak hiru bideo aukeratu ahal izango ditu.
  • GoPro motako kamera | Epaimahaiaren saria: ALEAko lantaldeak  bideo bat aukeratuko du parte-hartzaile guztien artean.
  • @_haritan makrame bitxi sorta bat | Zaharraz Harro saria: Zaharraz Harron egingo den proiekzioan txalometro bidez aukeratuko da irabazlea, Zaharraz Harro kategoriako parte hartzaileen artean.

Ez izan lotsarik, irudimena eta sormena erabili eta bidali zure bideoa.

Epeak

  • Bideoak bidaltzeko azken eguna ekainaren 12a izango da (12:00ak arte).
    • Parte-hartzaile edo talde bakoitzak YouTubera igo behar du bideoa.
    • Ondoren, formularioa bete eta YouTubeko url-a txertatu bertan.
    • "Tokimedia kodea" bete gabe utzi.
  • Bozketa epea ekainaren 12tik 19ra (12:00etan) bitartean zabalik egongo da.
  • Irabazleak ekainaren 19an jakinaraziko dira, ALEA aldizkariaren ale berriarekin batera.
Erlazionatuak

Konfinamenduko argi ilunak

Mitxel Elortza 2020 eka 19 Gasteiz

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide