Herri inauteri jendetsuak ospatu dituzte Asparrenan

Aritz Mtz. de Luna 2026ko otsailaren 7a

Antzinako inauteriek bizi jarraitzen dute Asparrenako Ilarduia, Egino eta Andoin herrietan.

2007an, hainbat urtez ikerketak egin ostean, hiru herrietako bizilagunek ostatutako talde batek Ilarduia, Egino eta Andoineko Inauteri zaharrak berreskuratu zituen. Gerra zibilaren aurretik inauteri horiek herri bakoitzean ospatzen ziren, bakoitza bere aldetik, baina jarduera eta pertsonaien aldetik oso antzekoak ziren eta, horrek bultzatuta elkarrekin ospatzeko grina sortu zen.

Hasierako urteetan Asparrenako bizilagunak biltzen ziren, baina urtez urte ospetsuagoa egiten ari da ospakizuna eta aurten ere, beste behin, ehunka bisitari erakarri ditu jai-giroak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago