Jaibusek Arabako 29 herritako jaietara joateko aukera emango du

Erredakzioa 2023ko eka. 15a, 11:00

15 urtetik gorako gazteentzako zerbitzua da Jaibus. Argazkia: VITAL FUNDAZIOA

Ekainetik irailera, 29 helmuga eta 49 ibilbide izango ditu Jaibus zerbitzuak, gazteei Arabako herrietako eta Gasteizko jaietara joateko garraio segurua eskaintzeko. Lehenengo jaiak Ozaetakoak izango dira, larunbat honetan.

2019an bere 20. urteurrena ospatu zuen Vital Fundazioaren Jaibus Vital programak. Pandemiaren bi urteko etenaldiaren ondoren, iaz itzuli ziren Arabako herrietako jaiak, eta, horiekin batera, Jaibusek 23 herritara joateko 43 ibilbide eskaini zituen.

Aurten, udarekin batera, Vital Fundazioaren garraio zerbitzuak sei herri gehiago lotuko ditu: guztira, 29 herritako jaietara modu seguruan joateko eta itzultzeko 49 ibilbide eskainiko dizkie Jaibusek 15 urtetik gorako gazteei ekainaren 17tik irailaren 30era bitartean.

Uda osoan zehar, herrietatik zein hiriburutik Arabako beste herrietako jaietara joateko aukera egongo da. Baina, gainera, abuztuaren 5ean, Arabako herrietatik Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietara joateko ibilbide ugari izango dira ere:

  • Arabako herrietara doazen autobusak 23:30ean abiatu ohi dira ibilbidearen lehenengo puntutik. Itzultzeko, berriz, bi ordutegi izango dira aukeran: 03:30ean edo 06:00etan. Horrez gain, herri batzuek ordutegi bereziak izango dituzte, joateko nahiz itzultzeko.
  • Gasteizko jaien kasuan, zerbitzua 22:30ean aterako da abiapuntuetatik, eta 07:30ean itzuliko da herrietara.

Lehenengo helmuga Ozaetako jaiak izango dira, larunbat honetan, ekainaren 17an.

Txartelen erreserba

Joan-etorriko txartelen prezioa 3 eurokoa izango da, eta erreserba egiteko modu bakarra www.fundacionvital.eus webgunearen bidez izango da. Izena emateko epeak honako hauek dira, bidaia bakoitzaren aurreko eguneko 13:00ak arte (salbuespenekin: Gasteiz, Bastida eta Langraiz Okako jaien kasuan):

  • Ekaina eta uztaileko ibilbideak: ekainaren 5etik aurrera.
  • Abuztuko ibilbideak (Gasteizko jaiak barne): uztailaren 17tik aurrera.
  • Iraileko eta urriko ibilbideak: abuztuaren 15etik aurrera. Izena emateko epea bidaia bakoitzaren aurreko eguneko 13:00ak arte egongo da zabalik.

Inskripzioak pertsonalak eta besterenezinak dira, eta beharrezkoa izango da identifikazioa eta ordainagiria eramatea. Ibilbide bakoitzeko plaza kopurua mugatua da, beraz, izen-emateen ordenaren arabera esleituko dira, agortu arte. Gainera, Vital Fundazioak garraio egokitua jarriko du behar duten erabiltzaileen eskura.

IBILBIDEAK

ORDUTEGI BEREZIAK

ARABAKO HERRIETAKO JAIAK

Hona hemen Arabako herrietako jaien datak (jaiegunaren inguruan, jaiak; eta kasu batzuetan, asteburuko ostirala erreferentzia gisa hartuta):

  • Urtarrilak 23: Oion
  • Otsailak 3 (San Blas): Dulantzi
  • Maiatzak 15 (San Isidro Laboraria): Armiñon, Elvillar, Erriberagoitia, Gabuea, Harana, Kanpezu, Kuartango, Urizaharra eta Villabuena
  • Ekainak 2: Sobron (Lantaron), Urbisu (Kanpezu) eta Navaridas (San Juan de Ortega)
  • Ekainak 9: Murua (Zigoitia), Ametzaga (Zuia) eta Caicedo-Yuso (Lantaron)
  • Ekainak 10: Zalduondo (Sanqueremos)
  • Ekainak 16: Ozaeta (Barrundia), Mandaita (Iruña Oka), Urarte (Bernedo), Sabando (Arraia-Maeztu) eta Salcedo (Lantaron)
  • Ekainak 19: Maeztu (ekainak 19)
  • Ekainak 23 (San Juan): Agurain, Amurrio, Araia, Barrundia, Bastida, Dulantzi, Guardia, Iruraiz-Gauna, Laudio, Trebiñu, Uribarri Harana, Done Bikendi (Harana), Samaniego, Bergonda (Lantaron), Langraiz Oka, Lukiano (Zuia) eta Albeniz (Asparrena)
  • Ekainak 29 (San Pedro): Araia, Burgu eta Guardia
  • Ekainak 30: Tresponde (Iruña Oka), Subilla Morillas (Erriberagoitia), Alda (Harana), Eltziego, Zanbrana, eta Delika (Amurrio)
  • Uztailak 3: Aramaio
  • Uztailak 7: Okina (Bernedo), Zuhatzu-Kuartango, Heredia (Barrundia), Billoda (Iruña Oka), Erretes Lanteno (Aiara), Kintana (Bernedo) eta Tertanga (Amurrio)
  • Uztailak 10 (San Kristobal): Añana eta Mañueta
  • Uztailak 14: Zuhatza (Aiara), Gurendes (Gaubea), Arexola (Aramaio) eta Uribarri Nagusia (Gasteiz)
  • Uztailak 21: Gaubea, Sarria (Zuia) eta Marieta-Larrinzar (Barrundia)
  • Uztailak 28: Zanbrana, Narbaxa (Donemiliaga), Lantaron, Korro (Gaubea), Zigoitia eta Zalduondo
  • Abuztuak 4: Bastida, Zanbrana eta Zigoitia
  • Abuztuak 5 (Andre Maria Zuria): Gasteiz
  • Abuztuak 11: Villanañe eta Zaitegi (Zigoitia)
  • Abuztuak 14 (San Roke): Iruña Oka
  • Abuztuak 16 (San Roke): Laudio, Amurrio eta Leza
  • Abuztuak 18: Laudio, Ekora, Espejo (Gaubea), Moreda eta Buradon Gatzaga (Bastida)
  • Abuztuak 24 (San Bartolome): Lagran eta Okondo
  • Abuztuak 25: Laudio, Oion, Okondo, Lapuebla de Labarca, Olabarri (Iruña Oka), Ekora, Ribabellosa (Erriberabeitia), Domaikia (Zuia), Binasperi (Lantziego), Mañueta, Urrunaga (Legutio), Done Bikendi Harana (Harana), Baroja (Urizaharra), Aloria (Amurrio), Serna (Guardia), Galarreta (Donemiliaga), Erentxun (Iruraiz-Gauna), Zekuiano (Arraia-Maeztu) eta Arriola
  • Abuztuak 28: Erriberabeitia
  • Irailak 1: Larrazubi (Lantaron), Santikurutze Kanpezu, Artziniega, Eltziego, Angosto (Gaubea), Zurbao (Arratzua-Ubarrundia), Abornikano (Urkabustaiz), Gorrebusto (Oion), Oreitia (Gasteiz) eta Egileta (Dulantzi)
  • Irailak 8: Berantevilla, Bernedo, Eltziego (Plazako Ama Birjina), Dulantzi, Aberasturi (Gasteiz), Arroiabe (Arratzua-Ubarrundia), Astegieta (Gasteiz), Artziniega, Baranbio (Amurrio), Elgea (Barrundia), Kripan, Lantziego (Landako Ama Birjina) eta Samaniego
  • Irailak 11 (Kofradiak): Legutio
  • Irailak 15: Dulantzi, Lantaron, Margarita (Gasteiz), Etura (Barrundia), Goiuri Ondona (Urkabustaiz) eta Villafria (Bernedo)
  • Irailak 22: Uribarri Arratzua (Gasteiz), Antoñana (Kanpezu), Durruma Kanpezu (Bernedo), Villamaderne (Gaubea), Langarika (Iruraiz-Gauna), Uzkiano (Urkabustaiz), Etxaguen (Zigoitia) eta Añastro (Trebiñu)
  • Irailak 29 (San Migel): Agurain, Zuia, Gesaltza Añana, Argantzon, Bujanda (Kanpezu) eta Urizaharra
  • Urriak 2: Urkabustaiz
  • Urriak 6: Agurain eta Fontetxa (Lantaron)
  • Urriak 13: Mendoza (Gasteiz)
  • Urriak 27: Sanmartinzar (Trebiñu)
  • Azaroa (2. Esker Emate Eguna): Bastida
  • Azaroak 11 (San Martin): Guardia, Bastida, Santikurutze Kanpezu, Batxikabo (Gaubea), Maurga (Zigoitia), Lezama (Amurrio), eta Gazeta (Burgu)
  • Azaroak 13: Donemiliaga
  • Abenduak 26: Arratzua-Ubarrundia (San Esteban)
  • Aiarako herriak:
    • Izoria: urtarrilak 7 (San Julian)
    • Maroño: urtarrilak 16 (San Anton)
    • Olabezar: urtarrilak 23 (San Babilas)
    • Menoio: apirilak 25 (San Markos)
    • Erbi: maiatzaren 3an (Gurutzea)
    • Etxegoien: maiatzak 8 (Antiguako Ama Birjina)
    • Arespalditza: maiatzak 15 (San Isidro)
    • Añes: maiatzak 22 (San Ramiro)
    • Murga: ekainak 24 (San Juan)
    • Menagarai: ekainak 29 (San Pedro)
    • Salmanton: uztailak 18 (Santa Marina)
    • Zuhatza: uztailak 18 (Santa Marina)
    • Luiaondo: uztailak 22 (Madalenak)
    • Erretes Lanteno: uztailak 22 (Madalenak)
    • Agiñaga: uztailak 26 (Santiago)
    • Lanteno: uztailak 26 (Santiago)
    • Kexaa: abuztuak 5 (Elurretako Jaiak)
    • Lexartzu: abenduak 9 (La Inmaculada)
    • Luxo: abuztuak 16 (Jasokundea)
    • Soxo: abuztuaren 30ean (San Emeterio)
    • Beotegi: irailak 29 (San Migel)
    • Opellora: irailak 29 (San Migel)
    • Ozeka: urriak 9 (Arrosarioko Ama Birjina)
    • Madaria: azaroak 23 (San Klemente)

GASTEIZKO AUZO ETA HERRIETAKO JAIAK

Udan zehar, Gasteizko jaien atarian, auzoetako zein batzar administratiboetako jaiak ospatuko dira:

AUZOAK
  • Abetxuku: apirilaren 28an (San Prudentzio) eta maiatzaren 1ean
  • Arana: ekainaren lehen asteburua (ekainak 2-3-4)
  • Txago eta Lakuabizkarra: ekainaren bigarren asteburua (ekainak 9-10-11)
  • San Martin eta Adurtza: ekainaren hirugarren asteburua (ekainak 16-17-18)
  • Judimendi eta Arriaga-Lakua: ekainaren laugarren asteburua (ekainak 23-24-25)
  • Alde Zaharra eta Aranbizkarra: uztailaren lehen asteburua (uztailak 1-2)
  • Lakua: uztailaren bigarren asteburua (uztailak 7-8-9)
  • Zabalgana eta San Kristobal: uztailaren hirugarren asteburua (uztailak 14-15-16)
  • Zaramaga eta Sansomendi: iraileko hirugarren asteburua (irailak 15-16-17)
  • Salburua: iraileko laugarren asteburua (irailak 22-23-24)
HERRIAK
  • Urtarrila: Ariñiz, Otobarren
  • Apirila: Armentia
  • Maitza: Aberasturi
  • Ekaina: Lasarte, Uribarri Dibiña, Zumeltzu, Elorriaga, Arangiz, Arkauti, Matauku, Gardelegi, Monasterioguren, Ilarratza
  • Uztaila: Betoño, Otazu, Foronda, Arangiz
  • Abuztua: Zerio, Mendiola, Uribarri Nagusia, Gereña
  • Iraila: Astegieta, Otogoien, Arkaia, Argandoña, Margarita, Uribarri Arrazua, Andetxa, Jungitu, Gometxa, Zuhatzu, Legarda, Oreitia, Estarroa
  • Urria: Mendoza
  • Azaroa: Ehari-Gobeu
  • Abendua: Mendoza

ALEAn zure herri edo auzoko jaien berri eman nahi duzu? Bidali informazioa eta egitaraua erredakzioa@alea.eus eta agenda@alea.eus helbide elektronikoetara edo Whatsappetik 645 66 86 02 telefono zenbakira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago