2022ko udaberrian Trebiñura iritsi ostean, Kudea>GO mugikortasun app-a Arabako landa eremuan zehar zabaltzen jarraitzen du, eta oraingoan Lautadan ere martxan jarri dute. Plataformak eskualdean dauden mugikortasun baliabide guztien inguruko informazioa eskaintzen du: autobusa, eskualdeko garraioa, tokiko taxilaria, trena, auto alokairua, bizikleta alokairua, ordutegiak, geltokiak...
Era berean, erabiltzaileek eguneroko ibilbideak eta ibilgailua partekatu ahal izango dute beren herri zein eskualde bereko pertsonekin, Bla Bla Car app-ean bezala. Lautadako erakundeek tailer praktikoak antolatu dituzte herritarrek plataforma erabiltzen ikas dezaten; besteak beste, asteazken honetan, Asparreneko eta Aguraingo udaletxeetan.
Aplikazioa honako lotura hauetan deskarga daiteke: