2023/02/04 18:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

Agate Deuna 2023 Lautada Ikastolan

Agate Deuna 2023 Lautada Ikastolan
Aguraingo kaleetan, Lautada Agurain

Otsailaren 4an, Agate Deuna jaia ospatuko du Lautada Ikastolak, Amalurra esnatu! lelopean. Aurten ikastetxeko komunitate osoa (familiak, ikasleak, irakasleak, langileak...) aterako da abestera. 18:00etan elkartuko dira ikastolan, Santa Maria enparantzara, zaharren egoitzara eta San Juan plazara joateko. Hiru leku horietan Oles Oles abestia eta Santa Agate-ren koplak abestuko dituzte. Bertsolari batzuk ere gonbidatuko dituzte koplak kantatzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago