ACICSA ALEAkide profesionala da dagoeneko

Erredakzioa 2022ko urr. 21a, 06:00

ACICSAk eta ALEAk elkarlanean jardungo dute.

ACICSA-k, Lautadako Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak, ALEAkide profesional izateko hautua egin du.

Bertako merkataritza bultzatzeko Lautadako elkarteak ALEArekin urtebetez elkarlanean aritzeko apustua egin du.

ACICSA osatzen duten Lautadako komertzio eta establezimenduen zerrenda ikusteko ALEAren Gida Komertzialean irekitako fitxa kontsultatu dezakezue. Bertan, elkartea osatzen duten partaideez gain, haiekin harremanetan jartzeko kontaktu datuak eta ordutegia ere badituzue.

Gainera, ACICSA eta ALEAren elkarlana sustatzeko, ALEAkideentzako zozketa bereziak prestatzen gabiltza. Egon adi!

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago