Dena prest Ozetako jaietarako

Erredakzioa 2022ko eka. 15a, 09:00
Herriko txokoa Ozetako jaietan, pandemiaren aurretik. / Argazkia: @OzaetakoJaiak

Ekainaren 17an, 18an, 19an, 23an eta 24an izango dira Ozetako jaiak: askotariko bazkak, kalejirak, erromeria, txarangak, txapelketak, San Juan gaueko suak, eta The Sakamantekas, Lisker eta Sukasuan taldeen kontzertuak, besteak beste.

Bi egun falta dira udako solstizioaren inguruan bi asteburutan ospatzen diren Ozetako jaietarako (Barrundia), aurreko astean Zalduondoko jaiak ospatu ostean. Herri guztietan bezala, bi urteko etenaldiaren osteko itzulerak markatuko ditu festak, eta herritarrak gogo handiz prestatzen ari dira aurtengo programa, berriz ere elkartu eta ospatzeko asmoz. Joan den asteburuan, herria garbitzen egon ziren, baita txosna, txokoa eta eszenatokia prestatzen ere.

Ostiral honetan, ekainaren 17an, hasiko dira ospakizunak, eta herriak 200 biztanle inguru dituen arren, askoz jende gehiago espero dute astebururako, batez ere larunbatean. Jaibus zerbitzuaz gain, Gasteiztik bi autobus antolatu ditu jai batzordeak: larunbateko 23:00etan irtengo dira Herrandarren kaleko autobus geltoki zaharretik, eta igandeko 06:30ean itzuliko dira, txitxikiak gosaldu ostean.

Eskaintza musikalari dagokionez, Joxe Mendizabalen erromeriak girotuko du herria ostiralean, 00:30etik aurrera. Larunbatean, The Sakamantekas taldearen txanda izango da, eta 23:30etik aurrera "lastategiko punk rock patxanga" eskainiko diote publikoari; ondoren, 01:00etatik ordu txikiak arte, Lisker taldearen berbenari esker gaupasari ekingo diote, azken 25 urteetan egin duten bezala.

Baina festa ez da igandeko jarduerekin amaituko. Izan ere, ostegunean, hilaren 23an, herri askaria egin eta San Juan sua piztuko dute. Festak amaitzeko, ostiralean, hilaren 24an, kalejira, herri bazkaria, mariatxiak eta Sukasuan taldearen kontzertua izango dituzte.

Bizilagunek Irantzu Martinez de Albeniz 29 urteko gaztea hautatu dute aurtengo Neska Nagusia (Moza Mayor, gaztelaniaz) izateko, herri gutxitan mantentzen den jai kargu tradizionalari eutsiz.

KONTZERTUAK

EGITARAUA

 

Arabako festen egutegia

  • Oion: urtarrilak 22 (San Bizente eta San Anastasio)
  • Dulantzi: otsailak 3 (San Blas)
  • Kanpezu: maiatzak 16
  • Urizaharra: maiatzak 16
  • Erriberagoitia: maiatzak 16
  • Gaubea: maiatzak 16
  • Navaridas: ekainak 2 (San Juan de Ortega)
  • Zalduondo: ekainak 11
  • Arraia-Maeztu: ekainak 20
  • Barrundia: ekainak 24 (San Juan)
  • Iruraiz-Gauna: ekainak 24 (San Juan)
  • Kuartango: ekainak 24
  • Guardia: ekainak 24 (San Juan)
  • Agurain: ekainak 24 (San Juan)
  • Harana: ekainak 24
  • Asparrena: ekainak 29 (San Pedro Apostolua)
  • Burgu: ekainak 29 (San Pedro)
  • Aramaio: uztailak 4
  • Añana: uztailak 11 (San Kristobal)
  • Gasteiz: abuztuak 5 (Andre Maria Zuria)
  • Zanbrana: abuztuak 5
  • Zigoitia: abuztuak 5
  • Amurrio: abuztuak 16
  • Elvillar: abuztuak 16 (San Roke)
  • Iruña Oka: abuztuak 16 (San Roke)
  • Leza: abuztuak 16 (San Roke)
  • Laudio: abuztuak 16 (San Roke)
  • Moreda: abuztuak 19 (Esker emate ekintza)
  • Ekora: abuztuak 19 (Bercijanako Andre Maria)
  • Mañueta: abuztuak 24 (San Bartolome)
  • Lagran: abuztuak 24
  • Lapuebla de Labarca: abuztuak 24 (San Bartolome)
  • Okondo: abuztuaren 24an (San Bartolome)
  • Erriberabeitia: abuztuak 29
  • Artziniega: irailak 8 (Arteko Ama Birjina)
  • Bernedo: irailak 8
  • Berantevilla: irailak 8 (Mariaren Jasokundea)
  • Eltziego: irailak 8 (Plazako Ama Birjina)
  • Kripan: irailak 8 (Ama Birjina)
  • Lantziego: irailak 8 (Virgen del Campo)
  • Samaniego: irailak 8 (Haraneko Ama Birjina)
  • Legutio: irailak 12 (Kofradiak)
  • Lantaron: irailak 16 (Santos Cornelio eta Cipriano)
  • Zuia: irailak 29 (San Migel)
  • Urkabustaiz: urriak 3
  • Donemiliaga: azaroak 11 (San Millan)
  • Bastida: azaroak 25 (Esker Ematearen 2. eguna)
  • Armiñon: azaroak 30 (San Andres)
  • Villabuena: azaroak 30 (San Andres)
  • Arratzua-Ubarrundia: abenduak 26 (San Esteban)
  • Aiaraldeko herriak:
    • Izoria: urtarrilak 7 (San Julian)
    • Maroño: urtarrilak 17 (San Anton)
    • Olabezar: urtarrilak 24 (San Babilas)
    • Menoyo: apirilak 25 (San Markos)
    • Erbi: maiatzaren 3an (Gurutzea)
    • Etxegoien: maiatzak 9 (Ntra. Señora de la Antigua)
    • Arespalditza: maiatzak 16 (San Isidro)
    • Añes: maiatzak 21 (San Ramiro)
    • Murga: ekainak 24 (San Juan)
    • Menagarai: ekainak 29 (San Pedro)
    • Salmanton: uztailak 18 (Santa Marina)
    • Zuaza: uztailak 18 (Santa Marina)
    • Luiaondo: uztailak 22 (La Magdalena)
    • Erretes Lanteno: uztailak 22 (La Magdalena)
    • Aginaga: uztailak 26 (Santiago)
    • Llanteno: uztailak 26 (Santiago)
    • Kexaa: abuztuak 5 (Las Nieves)
    • Lejarzo: abenduak 9 (La Inmaculada)
    • Luxua: abuztuak 16 (Jasokundea)
    • Sojo: abuztuaren 30ean (San Emeterio)
    • Beotegi: irailak 29 (San Migel)
    • Kostera: irailak 29 (San Migel)
    • Ozeka: urriak 8 (Ntra. Del Rosario andrea)
    • Madaria: azaroak 23 (San Clemente)

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide