ANkerkeriari STOP

Ehunka lagun Agurainen, Aitor Zelaia eta Galder Barbadori elkartasuna adierazteko

Erredakzioa 2022ko ots. 21a, 08:30

Larunbatean ehunka pertsona bildu ditu ANkerkeriari Stop plataformak Agurainen antolatutako Elkartasun Egunak. Giza-katea, kalejira, herri bazkaria eta La Basu eta Iheskideren kontzertuekin, babesa adierazi diete Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei.

Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrek Auzitegi Gorenaren berehalako epaiaren zain jarraitzen dute. Bi gazteei lau urteko espetxe zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta laster espero dute Auzitegi Gorenaren epaia. Egoera horren aurrean, ANkerkeriari Stop dinamika mobilizazioak eta askotariko elkartasun ekimenak antolatzen ari da; tartean, larunbat honetan, otsailaren 19an, Elkartasun Eguna Agurainen.

Horrez gain, asteburu honetako Athletic-Erreala derbian ere presente egon da elkartasuna, eta Barbado eta Zelaiarekiko babesa adierazteko pankarta bat atera dute San Mamesen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide