Elkarretaratzea deitu dute asteazkenean Azilun, Arabako parke eolikoen kontra

Erredakzioa 2021ko api. 12a, 08:28

Plataformak Diputazioaren aurrean egindako elkarretaratzea.

Euskal Energiaren Erakundearen eta Iberdrolaren ordezkariek proiektua aurkeztuko diete Iruraiz-Gaunako administrazio batzarretako errejidoreei.

EEE (Euskal Energia Erakundea) eta Iberdrolaren ordezkariek asteazkenean, hilak 14, Azilura egingo duten bisita dela eta, elkarretaratzea deitu du Arabako Mendiak Aske plataformak, 17:30ean. Iruraiz-Gaunako administrazio batzarretako alkateei proiektu eolikoak aurkezteko bilera izango da egun horretan.

Azilukoa ez da datozen asteotan deituta dagoen mobilizazio bakarra. Apirilaren 24an, 12:30ean, Maeztun elkartzeko deia egin du plataformak; eta maiatzaren 22an, 12:30ean, Agurainen.

Bitartean, Arkamu, Iturrieta eta Labrazako proiektu eolikoak bertan behera uzteko alegazioak jasotzen jarraitzen du Arabako Mendiak Askek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago