2021/02/14 18:00 - 19:00

FAMILIA JARDUERA

'Petitxou'

'Petitxou'
Harresi Aretoa, Agurain

Bidaia luze batetik etorri berri, Europako zirkuetan parte hartzetik, Gari, Montxo eta Joselontxo prestaketetan ari dira pistan azaldu eta beraien "Ikuskizun handia" eskaintzeko prest! Baina, zer gertatzen da? Emanaldia egiteko behar diren tramankulu, maleta eta kutxak ez dira oraindik iritsi! Zapata handiak, sudur gorriak, saxofoia, tronpeta, tuba... falta dira! Zer egin orain? Ikusleak zain daude, eta ikuskizunak hasi egin behar du!

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek (Tutik Clowns) musikaz, magiaz eta umorez beteriko esketxez beteko dute eszenatokia, familiei eta batez ere haurrei zuzendutako ikuskizun dibertigarri honetan. Taldearen 25 urteak ospatzeko ekoitzitako ikuskizun berezia!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide