Bi neska eta sekretu bat. Beste hirugarren bat ere badago, hilda. Garaiz heltzen ez den pertsonaia bat ere bai. Non ote dago? Zertan ari ote da? Harreman guztiek dute alde ezkutu bat.
Misterioa eta umore absurdoari tiraka, taula gainean izango dira Josune Velez de Mendizabal, Ane Gebara eta Jason Guerra aktoreak KiTTorik ez! antzezlana aurkezteko, itxialdiaren ostean lurraldean ikusi ahal izango den lehenetarikoa.
Gazte sortzaileak bekaren ekimenez, Ozetako Garaion sorgingunean sortu dute konfinamenduak iraun bitartean, eta bertan aurkeztuko dute lana uztailaren 3an.
@kittorikez Instagram kanalean jakinaraziko dituzte ALEA obra ikustera joateko beharrezko argibideak.
2020 eka 15 Araba
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.