Antzerkia bueltan, Garaionera

Erredakzioa 2020ko eka. 15a, 08:00

Ane Gebara, Jason Guerra eta Josune Velez de Mendizabal. / Kittorik Ez

Uztailaren 3an aurkeztuko dute, Garaion Sorgingunean.

Bi neska eta sekretu bat. Beste hirugarren bat ere badago, hilda. Garaiz heltzen ez den pertsonaia bat ere bai. Non ote dago? Zertan ari ote da? Harreman guztiek dute alde ezkutu bat.

Misterioa eta umore absurdoari tiraka, laster izango dira taula gainean Josune Velez de Mendizabal, Ane Gebara eta Jason Guerra aktoreak Eta kiTTorik ez! antzezlana aurkezteko, itxialdiaren ostean lurraldean ikusi ahal izango den lehenetarikoa. Gazte sortzaileak bekaren ekimenez, Ozetako Garaion sorgingunean sortu dute konfinamenduak iraun bitartean, eta bertan aurkeztuko dute lana uztailaren 3an. Taldekideen Instagram kanalean –kittorikez– jakinaraziko dituzte obra ikustera joateko beharrezko argibideak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago