Kazerolada deitu dute Agurainen eraso matxista salatzeko

Erredakzioa 2020ko api. 22a, 14:22

Aguraingo udaletxean puntu lila jarri dute. E.S.L

Aguraingo Mugimendu Feministak eta Udalak etxeko leihoetan eta balkoietan zapi morea jartzeko deia egin dute.

Ostegunean, 19:00etan, Aguraingo leihoetatik eta balkoietatik protesta egiteko deia egin du Aguraingo Mugimendu Feministak, asteburuan herriko emakume batek eta bere haurrak jasan zuten eraso matxista salatzeko. Ordu horretan kazerolada egingo dute. 

Aguraingo Udalak ere bat egin du protestarekin, eta mugimendu feministarekin batera, herriko bizilagunei dei egin die bihar, egun osoan zehar, balkoiak eta leihoak morez janzteko. Halaber, emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko puntu lila duen banderola jarri dute herriko udaletxean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago