Defentsa pertsonaleko tailerra antolatu du Lautadako Berbalagun taldeak Araian. Norberak bere burua defendatzeko hainbat aholku ikasteko aukera izango da, Jesus Viana irakaslearen eskutik.
Izena emateko azken eguna: otsailaren 27a.
Bidali wasap bat izen-abizenekin honako zenbakian: 607 628 342
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.