Urbiara kotxez igotzeko Zalduondoko bidea itxita egongo da San Inazio egunean

Erredakzioa 2019ko uzt. 24a, 14:34

San Inazio eguna Urbian ospatuko dute mendizaleek. / Goiena

Bidearen egoera txarra dela eta, ixtea erabaki zuen Zalduondoko Udalak.

Bidearen egoera txarragatik, Urbiara kotxez igotzeko erabiltzen den Zalduondoko Zumarraundi bidea ixteko erabakia hartu zuen Zalduondoko Udalak. Eta, egoera honetan, hainbat mendizale igotzen diren egunean ere, San Inazio egunean, hilaren 31n, ezingo da bertatik kotxez gerturatu, Arabako eta Gipuzkoako Partzuergoek ohar batean gogoratu dutenez. 

Ondorioz, beste urte batzuetan baino festa "xumeagoa" izango dela aipatu dute. "Partzuergoa osatzen dugun herrietako ordezkarion aldetik, sentitzen dugu egoera honek sor ditzakeen eragozpenengatik. Aldi berean, egoera bideratu dadin lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu". 

Festari dagokionez, 11:30ean meza eta erromeria izango da ondoren, Maider, Miren eta Agurren eskutik.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide