Zumarraundiko bidea itxi du Udalak

Erredakzioa 2019ko ots. 12a, 10:00

Zumarraundiko bidea itxi du Zalduondoko Udalak. ZALDUONDOKO UDALA

Abeltzainek, egurketariek, ehiztariek eta erlezainek bakarrik erabili ahalko dute bidea.

Azkenean Zumarraundiko bidea itxi du Zalduondoko Udalak. Gustavo Fernandez Villate alkateak azaldu duenez, "istripua gertatzeko arrisku bizia dago; eta gure gogoen kontra hartu behar izan dugu erabakia". Zumarraundikoa da Aratz-Aizkorri parke naturalera Arabatik sartzeko bide nagusia; 2017. urtean 36.000 lagunek erabili zuten. 

Zalduondoko Udalak argitu du behin behineko itxiera izango dela, arazoa konpontzeko eta neurriak hartzeko administrazioen arteko lan batzordea osatu arte: "Pasa den urteko abenduan, Arabako Batzar Nagusiek erabaki zuten bidearen konponketa aztertzeko administrazioen arteko lan batzorde bat osatu behar zela, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren Patronatuaren baitan". 

Halere, Zalduondoko Udalak ohartarazi du abeltzainek, egurketariek, ehiztariek eta erlezainek bidea berdin-berdin erabili ahal izango dutela.

Erlazionatuak

Urbiako bidea moztuko dute

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2018 aza 06 Lautada   Zalduondo

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago