Asier Valverde: "Gure herriaren historia gordetzen du Marutegik, eta ezagutzera eman nahi dugu"

Marta Ugarte 2019ko ekainaren 19a

Gaztelu berezi bat da Aizkorri-Aratz parke naturalean, Araiako lurretan, Lautada osoa kontrolatzen duena. Haren balioa nabarmentzeko, Marutegiko Gazteluaren Eguna ospatuko dute datorren igandean. Asier Valverde Amalur natur taldeko kideak gazteluaren eta prestakuntzen berri eman du ALEA FM saioan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago