Su eman diote lastozko gizonari

Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 22:33

Ezohiko eguraldi onak lagunduta, Ilarduia, Egino eta Andoin lotzen dituen ibilbidea egin dute bizilagunek.

Hainbat urtez ikerketa lanak egin ostean, 2007an, Ilarduia, Egino eta Andoingo bizilagunei esker herri inauteriak berpiztea lortu zuten. Gerra ondorengo urteetan galdu baziren ere, egun bizirik daude eta gaurkoan ere horrela erakutsi dute. Ezohiko eguraldi onak lagunduta, Andoin, Egino eta Ilarduiak bat egin dute berriz ere ospakizun berezi honetan.

Ibilbidea Ilarduian hasi da. Mozorro tradizionalez jantzitako lagunak etxez etxe dantzan joan dira, eta bidean zehar jakiak oparitu dizkiete bizilagunek. Asparreneko herri inauteri hauetan lastozko gizona da protagonista. Gaitz guztien errua leporatzen zaio pertsonaia honi, eta asto baten gainean lehenengo, eta idiz jantzitako porreroen bizkarrean ondoren, herrietatik paseatu eta su eman diote ospakizunari amaiera emateko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide