Ipuin kontaketa saioa antolatu du Asparreneko udalak, 4-8 bitarteko umeentzat, maiatzaren 12an, Araiako liburutegian.
Neska-mutilak aulkietan jesarriko dira entzumen-giroa eta arreta hobetzeko. Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Baita isiltasuna mantentzea! Ezinbestekoa da arreta eta entzumenerako giro aproposa sortzea eta mantentzea. Sakelako telefonoak itzalita egongo dira, noski.
Gurasoek beren txikien arreta eta interesa gutxitu dela konturatzean, salatik aterako dira.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.