2016/09/30 17:00
AURKEZPENA
Laia Eskolaren aurkezpena irailaren 5ean Azilu Gizarte Etxean izango da. Laia Eskola emakumeen jabekuntzarako eta berdintasunerako eskola da eta emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea, haien parte hartze sozio-politikoa indartzea eta, aldi berean, emakumeekin eta gizonekin berdintasunaren alde lan egitea du helburu. Parte hartzeko espazio bat da, berdintasunaren aldekoa, batez ere, elkarrekin biltzeko.
Antolatzailea: Laia Eskola
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.