"140 lagunek hartu dute jada euskaraz bizitzeko konpromisoa"

S. Fdz. de Aranguiz eta A. Garcia 2016ko eka. 8a, 10:20

Azaroaren 8tik 11ra bitartean Aguraingo euskaldunei egunerokoan euskaraz bizitzeko gonbidapena da '75 orduz euskaraz' ekimena. "Euskaraz bizitzeko erabaki pertsonala kolektibo bihurtzea da helburua" azaldu digu Asier Lafuentek, egitasmoaren talde sustatzaileko kideak.

Lau eguneko ariketa honetan herriko euskaldunei euskara bizitzeko proposamena luzatu zaie eta dagoeneko 140 lagunek sinatu dute konpromisoa. Asier Lafuenteren ustez "euskaldunon jokabide aktiboa beharrezkoa da besteengan eragiteko".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago