2016/06/18 11:00

JAIA

Araia eskolako 50. urteurren jaia

Araia eskolako 50. urteurren jaia
Araia , Lautada Asparrena

Aurten betetzen dira 50 urte gure eskolako eraikuntza inauguratu zela: 1966-2016. Ospatu beharreko data bat dela deritzogu. Zenbat aldatu den gure eskola 50 urte hauetan! Zenbat pasadizo ezagutu dituen!

Hori dela eta, kurtso amaieran 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatzen ari gara. Horretarako batzorde bat sortu dugu eskolako guraso eta irakasleen artean.

Ospakizun nagusia ekainaren 18an, larunbata, izango da. Egun horretarako hainbat ekintza antolatu nahi ditugu:

 
-Eskolaz kanpo ekintzen erakustaldia.
-Euskal Dantzak.
-Musika.
-Haurrentzat jolasak, gaztelu puzgarriak, herri kirolak…
-Bazkari herrikoia. (Sarayola).
-Dantza plaza.
-Haurrentzat ikuskizunen bat.
-Txosna.
-Denon artean horma-irudi bat sortu, denboraren kutxa, zuhaitz bat landatu….
 
Informazio gehiago: Araia eskola
Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago