Laugarren geratu dira David Antoñana eta Iñaki Sanchez aguraindarrak Panda Raidean

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko mar. 15a, 13:32

Igandean amaitu zen Maroko iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen elkartasun lasterketa. Guztira, 197 taldek parte hartu dute.

David Antoñana eta Iñaki Sanchez aguraindarrek laugarren postua lortu dute igandean amaitu zen Panda Raid lasterketan. Orotara, 197 taldek hartu dute parte Maroko iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen elkartasun lasterketa honetan eta aguraingo bikote gaztea laugarren geratu da sailkapen orokorrean. Lasterketa hau aurreko larunbatean amaitu zen Essaouira kostaldeko herrian.

 

David Antoñanak, Erdoñanako auzokideak, gidatu du kotxea eta  Iñaki Sanchezek, Aguraingoak, pilotukide lanak egiten ditu. Mekanikan adituak eta abenturazaleak dira bi lagunak. Aspaldi ibili dira horrelako egitasmo batean parte hartzeko ideia buruan, baina ez zuten espero sailkapenean lehenengo postuetan izatea.

 

 

Besteak beste, elkartasun helburua du lasterketa honek; parte hartzaileek eskolako materiala eraman behar dute Marokoko eskoletan erabil dezaten. Izan ere, Aguraingo bikoteak eskolan erabiltzeko 70 kilo materialarekin bete du bere Panda.  Lasterketa hau berezi egiten duen beste ezaugarrietako bat teknologia ezarena da. Marokoko errepide, herri eta basamortuetatik ez galtzeko tresna bakarra brujula eta bidaia liburua da.

Erlazionatuak

Aguraingoak, azkarrenak

Naroa Cuesta 2016 mar 09 Lautada   Agurain

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago