Aguraingoak, azkarrenak

Naroa Cuesta 2016ko mar. 9a, 14:16

Aguraingo bi gazte, David Antoñana eta Iñaki Sanchez, azkarrenak dira Panda Raidaren hirugarren etapa amaituta. Orotara, 197 taldek hartu dute parte Maroko iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen elkartasun lasterketa honetan.

Tangerretik irten zen Panda Raid lasterketaren 8. edizioa igandean eta lehenengo etapan hirugarren sailkatu ziren mekanikari arabarrak. Astelehenean, El Hajebetik Maadid herrira dauden 415 kilometroak egiten bederatzigarrenak izan ziren eta hirugarren egunean bigarrenak heldu ziren helmugara. Horiek horrela, laugarren etapa hasieran sailkapen orokorrean lehenengo postuan daude; Aguraingoak azkarrenak dira oraingoz.

David Antoñanak, Erdoñanako auzokideak, gidatze du kotxea eta  Iñaki Sanchezek, Aguraingoak, pilotukide lanak egiten ditu. Mekanikan adituak eta abenturazaleak dira bi lagunak. Aspaldi ibili dira horrelako egitasmo batean parte hartzeko ideia buruan, baina ez zuten espero sailkapenean lehenengo postuetan izatea.

Besteak beste, elkartasun helburua du lasterketa honek; parte hartzaileek eskolako materiala eraman behar dute Marokoko eskoletan erabil dezaten. Izan ere, Aguraingo bikoteak eskolan erabiltzeko 70 kilo materialarekin bete du bere Panda.  Lasterketa hau berezi egiten duen beste ezaugarrietako bat teknologia ezarena da. Marokoko errepide, herri eta basamortuetatik ez galtzeko tresna bakarra brujula eta bidaia liburua da.

Martxoaren 12an, larunbatean, amaituko da Panda Raid 2016 Essaouira kostaldeko herrian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide