Errezetak

Sagar tarta fina

Erabiltzailearen aurpegia Museo del Organo 2020ko mai. 30a, 13:25

Pixkanaka-pixkanaka, deseskalatze-prozesua aurrera doa, eta une aproposa da postre bat prestatzeko eta etxekoekin elkarbanatzeko. Museo del Organo jatetxe begetarianoko Candida Hurtado sukaldariak sagar tarta fina proposatu du.

Aste honetan, jatetxeko sukaldera itzuliko gara, baina etxean tartetxo bat atera dugu azken postrea prestatzeko.

Nolanahi ere, azken hilabeteotan etxean denbora asko pasatu dugu, eta gure elikadura modu orekatuan inoiz baino gehiago zaindu behar izan dugu. Funtsezkoa da immunitate-sistema ona izatea, eta horren araberakoa da, neurri handi batean, erosteko eta elikatzeko dugun modua.

Museo del Organokook, hain egoera berezian, inoiz baino gehiago tokian tokiko ekoizleen sarearen aldeko apustua egiten dugu. Ahal den guztietan, tokiko produktua, ekologikoa eta sasoikoa erabiltzen baitugu gure etxeetako sukaldeetan.

OSAGAIAK

  • Sagarrak
  • Irina
  • Gurina
  • Azukrea
  • Arrautza bat
  • Gatza kanela eta jengibrea
  • Limoia

PRESTAKETA

  1. Hasteko, oinarri-orea egin: arrautza bat, 150 gramo irin, 70 gramo gurin eta 35 gramo azukre nahastu. Ore trinko eta uniformea izan arte. Hori lortzean, hozkailuan ordubetez utziko dugu.
  2. Bitartean, konpota prestatuko dugu 2 edo 3 sagar (tamainaren arabera), jengibrea, kanela-adar bat eta gatz eta azukre pixka batekin.
  3. Tarta montatu ahal izateko, 2 sagar xafletan moztuko ditugu, ahal bada mandolinarekin, oso mehe geratzea oso garrantzitsua baita.
  4. Kazolan jalkitzen utzi dugun orea luzatzeko unea da. Konpota-geruza mehea orearen gainean jarri, eta sagar-xaflekin tapatu, oinarri osoa estalita geratu behar dela kontutan hartuz. Lehen geruzari kanela, jengibrea, azukrea eta limoi pixka bat gehituko ditugu. Bigarren geruza egin behar dugunez, prozesu bera errepikatuko dugu.
  5. Azkenik, 180 gradutan laberatu 20 minutuz eta beste 10 minutuz 160 gradutan. Orain, postre honetaz gozatzea besterik ez da falta. Kanela-ukitu batekin osatzea gomendatzen dizuegu.

On egin!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide