Errezetak

Angurri tarta

Erabiltzailearen aurpegia

Ikasturte gogor eta ezohiko hau amaitzeko, postre oso elikagarri eta osasungarria prestatu dugu. Hilabete zailak eta gogorrak izan dira guztiontzat, eta gure egunerokotasuna zein elikatzeko eta ariketa egiteko modua aldatu dugu.

Beroa heldu den honetan, aukera paregabea da angurri tarta hau egiten eta dastatzen gozatzea. Abuztuan joango gara, datorren ikasturtea indarberrituta hasteko. Izan ere, egun hauek aprobetxatuko ditugu errezeta berrietan lan egiteko eta gure ekoizleei entzuteko.

Bueltan ikusiko dugu elkar!

 

OSAGAIAK

 

  • Oinarrirako: 100 gr olo-maluta,
    mahaspasa batzuk edo datil
    bat, hiru koilarakada koko-olio,
    eta beste bat moldea
    koipeztatzeko (26 cm-koa).
  •  Angurri handi baten laurdena.
  •  Baso bat ur.
  •  100 gr anakardo.
  •  Azukrea nahierara.
  •  Bi koilarakada agar-agarrez
    beteta.
  •  Koko esnegain brik bat.

 

PRESTAKETA

  1. Birringailu batean, elkartu olo-malutak, mahaspasak eta koko-olioa.
    Birrindu. Koipeztatu moldea eta koilara batekin zanpatu masa, ondo
    banatuta eta irmo egon arte. "Galleta efektua" lortu behar da. Gorde
    hozkailuan gogortu dadin.
  2. Azala kendu, zatitu eta irauli angurria birringailuan. Gehitu aldez
    aurretik gutxienez 20 minutuz beratzen eduki ditugun anakardoak,
    eta koko esnegaina. Espeziaz ondu nahieran: gatza, jengibrea,
    banilla-esentzia, kanela... eta birrindu krema homogeneoa lortu arte.
  3.  Ontzi txiki batean, gehitu ura eta azukrea (norberaren gustuaren
    arabera). Hagaxka batzuen laguntzaz, azukrea disolbatu, ura
    irakite-puntura iristen den bitartean. Behin irakin eta gero, gehitu
    agar-agarra eta jarraitu mugitzen minutu pare bat.
  4.  Azkar erantsi ura azukrearekin eta agar-agarra kremarekin, eta
    espatula batekin nahastu inguratze-mugimenduekin.
  5. Atera oinarria hozkailutik, gehitu krema eta eraman izozkailura ordu erdiz. Gero hozkailura pasatu ahal izango duzu, eta familiarekin eta lagunekin gozatu ahal izango duzu tarta freskoaz. 

On egin!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide