Errezetak

Shiitake galettea

Erabiltzailearen aurpegia Museo del Organo 2020ko api. 4a, 12:15

Errezeta begano eta dibertigarri bat proposatu du Museo del Organo jatetxe begetarianoko Candida Hurtado sukaldariak, etxean denbora asko pasatzen ari garen hilabete honetan konfinamendua arinago egiteko, eta txikienak ere lehen elaborazioekin jolasten has daitezen.

Azken egunotan etxean denbora asko pasatzen ari garenez, gure elikadura modu orekatuan inoiz baino gehiago zaindu behar dugu. Funtsezkoa da immunitate-sistema ona izatea, eta horren araberakoa da, neurri handi batean, erosteko eta elikatzeko dugun modua.

Museo del Organoko kideok, hain egoera berezian, inoiz baino gehiago tokian tokiko ekoizleen sarearen aldeko apustua egiten dugu. Ahal den guztietan, tokiko produktua, ekologikoa eta sasoikoa erabiltzen baitugu gure etxeetako sukaldeetan.

Une aproposak dira sukaldean esperimentuak egiteko, beti erakargarriak iruditu izan zaizkigun errezeta edo plater horiekin ausartzeko. Eta etxeko txikienak lehen elaborazioekin jolasten has daitezen ere bai.

Horretarako, errezeta begano eta dibertigarri bat proposatzen dizuegu hilabete honetan. Dirudien baino errezeta sinpleagoa eta konfinamendu egoeran gauden honetan arinago egiteko.

OSAGAIAK

  • Artobeltza
  • Shiitake perretxikoak
  • Tipula
  • Sarrazeno irina
  • Oliba olio estra birjina
  • Soja esnea

PRESTAKETA

1. 100 g artobeltz uretan jarri, gutxienez 3 orduz.

2. Artobeltza xukatu, garbitu eta 200 ml urekin birrindu, ore mehe eta homogeneo bat lortu arte.

3. Tipula handi bat karamelizatzen jarri su motelean, betegarriaren parte izango den bexamel beganoa egiten dugun bitartean. Horretarako, 120 g oliba-olio birjina erabili (8 koilarakada inguru). Lapikoan berotu eta 120 g sarrazeno-irin gehitu.

4. Kolorea hartzen duenean, soja-esnea pixkanaka gehitu, nahi dugun testura lortu arte. Gure bexamela gatzarekin, piperbeltzarekin eta intxaur muskatuarekin osatu, zaporea indartzeko.

5. Tipulak, sutan denbora bat eman ondoren bere azukreak ateratzen duenean, zatituta ditugun shiitake perretxikoak zartaginean sartu, eta su ertainean salteatu, ondo eginda geratu arte.

6. Hasieran prestatutako orea erabiliz, krepea egin eta betegarriaren osagaien gainean muntatu. Krepea itxi, buelta eman, eta platera ernamuinekin apaindu. Cayenan infusionatutako olioa erabil daiteke.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide