Pantailaldia: asteartea, euskaraz goxoago

Erabiltzailearen aurpegia Mitxel Elortza Exea 2022ko aza. 15a, 21:30

'Kezkasauroa' ipuinarekin amaitu dugu gaurko eguna. / MITXEL ELORTZA

Pantailaldiaren bosgarren egunean, eguraldi kaxkarretik ihes egin eta euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzen jarraitzeko bost gomendio gehiago dituzue hemen, Mitxel Elortzaren eskutik.

01 Ipuin bat

Gaurko ipuina: Hau neure zuhaitza da. Ipuin honen bidez, elkarbanatzearen inguruko hausnarketa ederra egiten da. Familian eguna amaitzeko ipuin zoragarria da!

02 Dokumental bat

Fabricando Mujeres 2.0 dokumentalak kontsumo kapitalistak gauzatzen dituen indarkeria matxistak aztertzen ditu: estetika, elikadura, etxeetako energia-kontsumoa... Euskarazko azpitituluekin ikus daiteke ARGIAren Multimedia kanalean:

03 Beste dokumental bat

Hezurren memoria programaren Nor den nor saioa ikustea gomendatzen dizuet. Nafarroan frankistek eragindako errepresioaren inguruko dokumental interesgarria da. Hamaika Telebistaren webgunean ikus dezakezue:

04 Karaokea

Eguraldi petralari aurre egiteko plan bila? Hartu mikrofonoa eta jar zaitez Disneyko karaoke bikain hauek abesten! Euskaraz dantzan eta kantuan, lotsa pasatzen da segituan! Aukeratu zure gustukoena:

05 Beste ipuin bat

Zuen seme-alabak erraztasunez kezkatzen dira? Kezkaren tximeletak jira eta bira izaten dituzte? Kezkasauroa orduan ipuin egokia izan daiteke. Txikienen beldurrak uxatzeko eta pozik sentitzen laguntzeko ipuin aproposa da:

Pantailaldia ekimenaren Arabako boluntario gisa arituko da Mitxel Elortza azaroaren 11tik 18ra, bere sare sozialetan, baina baita ALEAren bitartez ere. Bere artikulu guztiak hemen izango dituzue ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!