01 Goizeko tertulia
Ekin diogu Pantailaldiari!Eguna ondo informatuta hasteko euskarazko tertulia bila zabiltza? Egun on Euskadi aukera bikaina da, ETB1en. Nahieran ere ikus dezakezu hemen.
Eguna ondo informatuta hasteko euskarazko tertulia bila zabiltza?@EgunOnEuskadi aukera bikaina da, ETB1en.
— Mitxel Elortza Exea (@Gasteiztar1) November 11, 2022
Nahieran ere ikus dezakezu:https://t.co/9RND7SUpw7#Pantailaldia @PantailakEusk pic.twitter.com/1GLygzedNb
02 Ipuin bat
Pantailaldian zehar egunero ipuin bat eskegiko dut, eta zenbait gai jorratuko ditut: emozioak, mitologia eta euskal kultura, autonomia, partekatzea, enpatia... Gaurko ipuina: Balearen bila, Amerikara heldu.
03 Film bat
Aitaren Dragoia estreinatu dute gaur Netflixen. Semea eta ni elkarrekin ikusten ari gara, eta izugarri gustatzen ari zaigu. Familian ikusteko oso film aproposa da. Ba al da Pantailaldia hasteko modu hoberik?
Aitaren Dragoia estreinatu dute gaur Netflixen. Semea eta ni elkarrekin ikusten ari gara, eta izugarri gustatzen ari zaigu. Familian ikusteko oso film aproposa da.
— Mitxel Elortza Exea (@Gasteiztar1) November 11, 2022
Ba al da #pantailaldia hasteko modu hoberik? pic.twitter.com/nUHJtt72yC
04 Erreportaje bat
Pantailaldia gogotsu hasi dugu. Gaurko azkenengo gomendioa: Berria TBren webguneko gazteen emantzipazioaren inguruko bideo interesgarria:
Azkenik, gogoratu euskarazko filmik proiektatzen ez duten aretoetan protesta koloretsuak egitera deitu duela Pantailak Euskarazek! Gasteizen, Yelmo Boulevard zinema aretoetan, azaroak 13an, igandean, 17:00etan. Eraman koloretako puxikak, kartelak... Eta igo argazkiak sare sozialetara #Pantailaldia traolarekin!
Pantailaldia ekimenaren Arabako boluntario gisa arituko da Mitxel Elortza azaroaren 11tik 18ra, bere sare sozialetan, baina baita ALEAren bitartez ere. Bere artikulu guztiak hemen izango dituzue ikusgai.