Tailerretan, Ahobizi eta Belarripresten arauak, funtzioak, nahiak, zailtasunak eta aukerak entzun ondoren hainbat zalantza argitu ditugu. Norberak bere hurbileko harremanen mapa osatu dugu. Aste batean zehar, ohiko harremanak ditugun ezagunak zerrendatuta argiago ikusten dugu non egon daitezkeen rol baten edo bestearen portaera linguistiko berriak aurrera eramateko zailtasunak. Rolen arauak ezagututa eta norberaren borondatea eta errealitate linguistikoaren arabera Ahobizi eta Belarriprest gisa izena emateko aukera izan dute tailerretara hurbildu dutenek. Izena emateko orria bete eta bertan jaso dugu.
Geratzen diren hilabete hauek funtsezkoak da norberak bere espazio linguistikoa prestatzea: familia, kuadrilla, lankideak, bestelako ezagunak. Hori da, hain zuzen ere, bakoitzak egin beharrekoa, ingurukoei gure asmoak azaldu eta proposatu horiei Ahobizi eta Belarriprest gisa izena eman dezaten. Gure eguneroko espazio linguistikoa prestatzen badugu askoz erosoago ibiliko gara 11 egun horietan. Tailerretan horretan trebatu gara, bikoteka jarrita, batek beste bati azaldu behar izan zizkion beren asmoak, zer den Euskaraldia eta Ahobizi-Belarriprest metodologia azaldu eta proposamena egin.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte elkarrizketa elebidunak (bat euskaraz eta bestea erdaraz) izan daitezke ezohizko egoerarik berriena. Garrantzi handikoak dira balio eraldatzailea baitute. Tailerretan ere horretan trebatu gara, bikoteka, egoera ezberdinetan jarrita, bat euskaraz eta bestea erdaraz elkarrizketan aritu gara. Praktika da bide bakarra ohiturak aldatzeko.
Azkenenik, lehenengo hitzak euskaraz egitearen garrantzia landu dugu. 11 egun horietan, euskara, norberaren defektuzko hizkuntza izan behar da. Ezezagunekin, harreman berri bat eraikitzen dugun lehenengo hitzekin. Euskaraz hastea euskarazko atea irekitzen du eta betirako izan daiteke.
Tailer hauek ere balio izan dute herriko batzuen artean elkar ezagutzeko, eta euskaraz ezagutzeko.
Izena eman zuenari txapa txiki bat eman diogu: “Ahobizi izango naiz. Eta zu?” dioen txapa, edo “Belarriprest izango naiz. Eta zu?“. Azaroaren 22ra arte jantzita eramatea proposatzen dugu, aitzakia bezala, eguneroko bizitzan rol berria sozializatzeko helburuarekin.