Kamiseta hainbat modelotan, felpudoa eta poltsa salgai jarri dugu aurreko asteburuan. Kamisetak probatzeko eta eskaera egiteko aukera izan dugu, Agurainen, Araian eta Dulantzin jarritako mahaietan. Eskatutako materiala urriaren 25ean iritsiko da, eta banaketa egingo dugu.
“Mihi puntan jartzen zaidalako” eta , “Esadazu belarrira” izan dira gehien eskatu diren kamisetak. Etxeko atean, “Euskaraz zure etxean zaude” dion felpudoa eta “Zurekin egiteko prest” poltsa ere arrakastatsuak suertatu dira.
Zure eskaera ez baduzu egin, hurrengo astetan, www.euskaraldia.eus web gunean salgai jarriko dira eskatu nahi duenarentzat.