Aguraingo hainbat merkatariekin bilera egin dugu, entitate sustatzaile izateko

Entitate baten erabakiak alda dezake bere kideen hizkuntza jokaerak. Euskarazko harremanek hiztunen hautuaz gain, testuinguru egokiak ere behar dituzte, beraz, entitateen funtzioa Ahobizi eta Belarripresten izen-ematea bultzatzeaz gain, beren funtzionamenduan...

Entitate baten erabakiak alda dezake bere kideen hizkuntza jokaerak. Euskarazko harremanek hiztunen hautuaz gain, testuinguru egokiak ere behar dituzte, beraz, entitateen funtzioa Ahobizi eta Belarripresten izen-ematea bultzatzeaz gain, beren funtzionamenduan euskarazko harremanetarako espazioak sortzea eta praktika hori errazteko neurriak hartzeko erantzukizuna dute. 2019an, entitateek erabakiak hartu beharko dituzte euskarazko joera zilegizkoa bihurtzeko.

2018an ordea, entitateei Ahobizi eta Belarriprest metodologiaren sustatzaile izatea proposatuko diegu. Hau da beren kide, langile, bazkideen artean izen ematea sustatzea eta partaide horiek ondo prestatzea Ahobizi eta Belarriprest portaera berrietan.

Helburu horrekin Lautadako ACICSA merkatari eta ostalarien elkartearekin elkarlanean bilera bat antolatu genuen horietako batzuekin.

Biak arropa denda, Mendibil taberna, Agurain abokatuak eta Lautadako ACICSA elkartea Lautadako lehenengo entitate sustatzaileak dira; bere bezero eta bazkideen artean sustatuko dute Ahobizi-Belarriprest metodologia.

Zeintzuk dira eman beharreko pausuak nire entitatea sustatzaile izateko?

  1. Proposamena zuen entitatearen erabaki-gunean aztertu behar duzue eta erabakia hartu: sustatzaile izan ala ez izan. Baietz bada erregistratu zuen entitatea hemen: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfAyei3_XO-TZYHzMvTWh8692-bMBWBsyHnEc-wLZZgyb2t9g/viewform?usp=sf_link
  2. Kideei (langileak, bezeroak…) adierazi entitate hau Ahobizi-Belarriprest metodologiaren sustatzaile dela: e-mailez, whatsappez, sare sozialetan, web gunean, identifikazio txartela sarreran jarrita, argazki kolektibo bat eginda, e-mailaren sinaduran Ahobizi-Belarriprest ikurrak jarrita.
  3. Entitateko kideen artean talde eragilea edo arduradunak izendatu, Lautadako Talde Antolatzailearekin koordinatzeko eta entitatean metodologiari bide emateko.
  4. Kideei prestakuntza eskaini Ahobizi edo Belarriprest izateko: 60 minutuko tailer bat eskatu, bideo tutorialak zabaldu, gomendio gida banatu, herri mailan antolatzen diren tailerren berri eman.
  5. Kideei proposatu Ahobizi edo Belarriprest gisa izena eman dezatela: esku-orriak inprimatu eta banatu, emailez edo whatsappez, aurkezpen bat egin, aurrez-aurre proposatu.
  6. Metodologiaren erabilera ikusarazteko eremua (eraikina, gelak, egoitza, denda, tailerra, lantokia…) prestatu: kartela gomendioekin, Ahobizi-Belarriprest ikurrak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago