Sexu gogoa du bikote horrek. Bero daude, bero. Gaua luzea izan da, eta lagunen aurrean ezin baretu kiskaltzen dituen sua… Bere artean sentitzen dutena kontatu ezin den sekretua baita…
Baina orain bai, bakarrik daude eta egunsentiko argiek errealitatera itzularazi aurretik, elkarrekin gozatu nahi dute, elkarren artean, plazeren dantza. Dantzatzen duten lehenak mingainak dira, hasiera gozoan, gorputzak guztiz elkartu arte. Hortxe hasi da mingainen akelarrea. Eskuak ere martxan… gerritik labaintzen ari dira. Hau ipurdi polita egiten diona Levis honek, pentsatu du batek. Esku bat gerrian gelditu da, baina beste eskua… Esku honen hatz bat mugitzen da hasi da galtzaren gerrikotik ipurdia dastatzeko sarrera topatu nahian… Eta topatu du bai, hatza ipurmasailak separatzen dituen haranetik jaitsi da errespetuz bizkarrezurra bukatzen den tokiraino, eta hantxe jolasean hasi da. Azalak azala behar du.
Bat biluztu egin da, bere amorantearen aurrean jarri da, eta goiko parteko arropa kendu dio eta titi muturrak xurgatu ere. Mingainak beherantz egin du bidea suabe… Ahoaren lurruna bota dio zilborrean, honek sabela laztandu dio, amoranteak ederki ikusi du hori egunsentiaren lehenengo argiez lagunduta, eta hantxe hasi dira arnasestuak.
Prakak eta barruko arropa jaitsi dizkio, hanka artean jarri, eta bere maitalearen begiekin topo egin eta gero, goxo miazkatu du leku magiko hori… Eta gaua joan aurretik, azken dantza intimoak, zuek nahi dituzuenak, itsas ertzean. Azkarrak, biziak, apalak, gogorrak eta suabeak aldi berean, baina beti sutsuak. Goizeko argia ailegatu baino lehen, norberaren usainak bestearen gorputzean utziz. Lurrina... pozoia… Klandestinitatean ibiltzen edo ibili direnek badakite zertaz ari naizen…
*Idazlearen oharra:
Irakurle fin txit agurgarria, testua irakurtzean gozatu al duzu? Nik idazterakoan bai. Izugarri gustatzen baitzaizkit bi gizonen arteko maitasun jolasak. Edo, bi emakumeren arteko maitasun jolasak ala gizon-emakumeen arteko maitasun jolasak? Igual hau irakurtzerakoan, nik azaldutako perpausak irakurri eta gero, libidoa jaitsi zaizu; hori gertatu bazaizu, kontuz, agian zure buruan poliziak daude…
Maitasuna eta gozamena ez doaz generoarekin, hori kulturala da. Eta orain irakurri berriz eta disfrutatu nahi duzun bezala!
Iñaki Carretero
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.