Bideo laburpena

Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren atxiloketa eta 'Euskal Herriak aurrera!' manifestazioa

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2023ko urr. 2a, 12:30

Irailaren 30ean Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteak atxilotu zituen Ertzaintzak, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarria dien eta Auzitegi Gorenak berretsi zuen lau urteko kartzela zigorra betearazteko. Protesta gisa, Gobernu Militarrean agertu ziren bi gazteak.

Ondoren, milaka eta milaka lagun batu ziren Gasteizen, atxiloketa salatu eta elkartasuna adierazteko Euskal Herriak aurrera! lelopean egindako manifestazioan. Hona hemen laburpen bideoa.

Bideo hau HALA BEDIk argitaratu du, eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko bideoa hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago