Bi eguneko baraualdiak abiatuko dituzte Gasteizen, Murtzia II espetxean gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz preso nafarrari elkartasuna adierazteko. Txandakako baraualdiek bi eguneko iraupena izango dute eta bata bestearen segidan egingo dituzte. Gaur 10:00etan eman diote hasiera ekimenari.
"Basakeria kapitalistaren aurpegi gordinenetakoa da espetxea, eta, hortaz, barruan egonik instituzio honen diziplinamenduari aurre egiten dioten kideei elkartasuna adieraztea ezinbestekoa zaigu", azaldu dute elkartasun barauladiaren bultzatzaileek. Nabarmendu dute "antolakuntzak eta presioak soilik" alda dezaketela espetxe barruan bizi den egoera.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.