Patxi Ruizen aldeko elkartasun mobilizazioak Araban

Erredakzioa 2020ko mai. 15a, 21:58

Gose eta egarri greban dago Patxi Ruiz preso nafarra, eta elkartasuna adierazteko mobilizazioak egin ditu Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Legution eta Gasteizen.

Maiatzaren 5ean, Murtzia II espetxeko 8. moduluko hainbat preso elkarretaratzeak egiten hasi ziren.

Koronabirusak eragindako egoeran, gaixorik dauden presoak eta zigorraren zati handiena betea dutenak askatzea eskatzeko mobilizazioak dira, baita bisitak jasotzeko eskubidea aldarrikatzeko eta ez kutsatzeko neurriak eskatzeko, besteak beste.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren arabera, protesta horietako batean Patxi Ruizi eskuan zeraman kartela kentzen saiatu zen kartzelako langileetako bat, eta, gero, espetxeko zuzendaritzak mehatxatu egin zuen.

Hori dela eta, presoak gose eta egarri greba abiatu zuen pasa den astelehenean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago