Goizean Alde Zaharreko bi kaleetan Udaltzaingoaren presentzia nabaria izan da, Iberdrolarekin batera. Argia mozteko asmoa zuten, udaberrian okupatutako Pinto eta Txikita kaleko bloke ezberdinetan. Herritar ugari hurbildu dira auzokideei babesa ematera, baina ordubete behar izan dute argi guztia mozteko.
Uztailaren 3an, Pinto 20 blokeko gazteak epaitu behar zituzten eta bertan egon behar ziren udaltzainak. Udaltzaingoa ez zen epaiketara aurkeztu eta epaileak epaiketa urriaren 16ra atzeratu zuen.