Esti Besa

"Txingorrak kalte handiak eragin dizkigu mahastietan"

Erabiltzailearen aurpegia

Esti Besa 11 urterekin Aretxabaletara joan zen gurasoekin, baina jaioterrira, Villabuenara, egin zuen familiak, lehenbizi, eta berak ostean. 30 urte daramatza Candido Besa upategian. Upategiaz, sektoreaz, eguraldiaz eta Covid-19az dihardu.

Martitzeneko kazkabarrak gogor jo du zuenean ere?

Bai, bai. Bost minutu izan ziren, baina harriak kalte handiak eragin digu. Gure mahastien erdiari eragin dio. 8 hektarea eta erdi mahasti daukagu. Aseguruekin orain jarriko gara harremanetan balorazioa egiteko. Azkeneko 10 urteetan, uzta bat edo bi bakarrik izan ditugu normalak. Bermudetako Triangeluan gaude gu: Leza, Nabaridas, Villabuena; batzuetan Samaniego ere hartu izan du ekaitzak.

Asko aldatu dira Arabako Errioxako lurrak eta paisaia zure aitona-amonen garaitik?

Bai. Gaur egun, batez ere, mahastiak daude, monolaborantza da. Lehen, bazeuden fruta-arbolak, animaliak, zerealak, olibondoak, almendrondoak… Eta lur jabe gutxiago zegoen. 

Irakaskuntzan aritakoa zara. Zergatik heldu zenion upategiari?

Iruñera Nekazaritza Ingeniaritza ikastera joan nintzen eta han ezagutu nuen nire bikotekide Lorentxo [Gorroño]. AEKn hasi ginen eta 1991n Villabuenara joatea erabaki genuen aitarekin upategira. Era berean, 2000. urtera arte euskara irakaskuntzan aritu nintzen IKAn, Arabako Errioxan. 

Ardo ekologikoa egiten duzue. Zergatik?

Aitarekin batera hasi ginen. Enologia ikasketak ere egin nituen. Denborarekin ohartu ginen ongarriekin-eta kalteak eragiten geniela lurrari. Mahasti-sail batekin hasi ginen eta urrera egiten genuen, ohartu ginen lurrari egindako kalteak arinagoak zirela. 2007tik ari gara ekologikoan. Ikasten ari gara. Gaitzei nola aurre egin, lurra nola zaindu… Sinisten dugu honetan, nahiz eta eguraldiaren mendean gauden beti. Semea eta haren lagun bat ere hasi dira orain eta jarraitzen dute ohiturekin.

Elkarrizketa hau Goienak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Eneko Azkarate Laspiurren jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai, osorik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide