Berezia izan da Prudentzio Deuneko erretreta Aramaion

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Igarza 2020ko api. 28a, 16:23

Aramaioko San Martin eskolako ikasle, irakasle eta familiek urteroko ohiturari eutsi zioten San Prudentzio bezperan, eta eguna ospatzeko leiho eta balkoietatik erretreta jo zuten.

Auzoz auzo eta kalez kale Aramaioko txoko guztietara iritsi zen furgoneta musikarekin eta geldialdiak egin zituen haurrek danborrak eta txirulak jo eta abes zezaten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide