Korrika Aramaion, argazkitan

Erabiltzailearen aurpegia Goiena 2019ko api. 14a, 14:07

Aramaiotik 03:00etan igaro da Korrika.

Adin guztietako aramaioarren eskuetatik pasatu da lekukoa eta bistan da ilusio handiz egin dutela ibilbidea guztiek. 20 minutuko atzerapenarekin heldu da lekukoa Oletara eta lehenengo erreleboa oinez egin badute ere, gero martxa azkartu eta atzerapena gutxitzea lortu dute aramaioarrek. Animoa ez da falta izan eta bertso eskolakoek furgonetara igota bertsoak bota dituzte giroa animatuz.

Honako loturan aurkituko dituzue irudi guztiak: https://goiena.eus/aramaio/1555226548011-21-korrika-argazkitan

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide