Irteeretara joateko egin behar den gauza bakarra 8:30ean Mendizorrotzeko aparkalekuan agertzea da, Beti Jai frontoien aurrean. Irailaren 19ko irteeraren arduradunaren telefono zenbakia hemen topatuko duzu; zerbait berezia behar izatekotan, haiek izango dira txangoaren kudeatzaileak.
Parte hartzaileak kotxeetan banatuko dira; kotxerik ez baduzu, ez dago arazorik parte hartzeko eta guztien artean ordainduko dute gasolina.
Kontuan hartu: goizeko irteeretan, beranduenez 14:30-15:00ak aldera Gasteizen izatea aurreikusten da. Egun osoko irteeretan, ordea, 17:00-17:30ak aldera Gasteizen izan ohi dira.
GEU Elkarteak federatua egotea gomendatzen du. Izan ere, federatzeak asegurua dakar eta babesten zaitu mendi ibilaldiak, eskalada, arroilen jaitsiera, eskalada, espeleologia, mendiko eskia eta antzeko beste jardueretan.
"Animatu aurten GEUrekin mendira etortzera, taldeak euskaraz aritu nahi duen orori zabaltzen dizkio bere ateak", azpimarratu du GEU Elkarteak.
IRTEEREN PROGRAMAZIOA