GEUrekin Mendirako lagunak Vallegrulera igo dira

Erabiltzailearen aurpegia GEUrekin mendira 2020ko urr. 19a, 12:52

Eguraldia lagun, mendi ibilaldi ederra egin zuten Vallegrulen GEUrekin Mendirako kideek.

Vallegrul mendira eta San Lorenzo baselizara joan ziren GEUrekin Mendirako lagunak Lalastratik, Valderejo parkean. Lau ordu luze egon ziren mendizaleak, ibiltzen eta atsedena hartzen. Oso eguraldi ona eta eguzkitsua izan zuten lagun, ibilaldi eta paisaia zoragarrien artean. Beti bezala, giro ederrean ibili ziren bertaratutakoak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago